Politika -

Egiari Zor

'Txirrita'ren heriotza argitzea eskatu dute 45 urte geroago

Buruan tiroa emanda bere buruaz bestea egin zuela dio "bertsio ofizialak", baina 2018an gorpuari egindako autopsiak gezurtatu zuen, Egia Zor elkarteak azaldu duenez.

Egiari Zor elkartearen ekitaldia Tolosan (Gipuzkoa). Argazkia: Egiari Zor
Egiari Zor elkartearen ekitaldia Tolosan (Gipuzkoa).
Egiari Zor elkartearen ekitaldia Tolosan (Gipuzkoa). Argazkia: Egiari Zor

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiari Zor elkarteak Bernardo Bidaola Atxega Txirrita-ren aitortza "ofiziala" aldarrikatu du, "Estatuaren aldetik eskubideen urraketen" biktima izan zelako. Txirrita 1976an hil zen.

Kolektiboak ekitaldia egin du Tolosan (Gipuzkoa), Txirrita gogorarazteko. Elkartearen hitzetan, Sara (Lapurdi) eta Etxalar (Nafarroa) artean hilik agertu zen, Guardia Zibilak eta ETAko talde batek tiroketa izan eta "egun batzuk geroago".

Buruan tiroa emanda bere buruaz beste egin zuela dio "bertsio ofizialak", baina 2018an gorpuari egindako autopsiak gezurtatu egin zuen, Egia Zor elkarteak agiri batean azaldu duenez.

45 urte igaro ondoren, haren senideek "gertatutakoaren inguruko egia ezagutzeko eskubidea dute", erantsi dutenez.

Espainiako Gobernuari informazioa desklasifikatzeko eskatu dio. Era berean, Txirrita "Estatuaren indarkeriaren biktima" bezala aitortzeko "pausoak emateko" eskatu die euskal erakundeei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Nafarroa ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Memoria Historikoa Terrorismoaren Biktimak Lapurdi