Politika -

KATALUNIAKO GOBERNUA

Elsa Artadik uko egin dio Pere Aragonesen gobernu berriko kide izateari

Ia ziurtzat jotzen zen Generalitateko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango zela. Kataluniako Parlamentuko diputatu ez ezik, Bartzelonako Udaleko zinegotzi ere bada.

Elsa Artadi. Artxiboko argazkia: EFE
Elsa Artadi (artxiboko irudia)
Elsa Artadi. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian, Elsa Artadi Junts alderdiko presidenteordeak uko egin dio Generalitateko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari izateari. Kataluniako Parlamentuko diputatu eta Junts alderdiaren Bartzelonako Udaleko burua ere badenak azpimarratu duenez, oposiziotik Bartzelonako Alkatetza aldatzeko hartu zuen konpromisoagatik hartu du erabakia.

"Nik ez diot ezetz esan Gobernuari, Bartzelonarekin dudan konpromisoa sendotu dut", adierazi du 3/24 telebista katean egindako elkarrizketa batean.

Horren esanetan, Bartzelonako zinegotzi, Kataluniako Parlamentuko diputatu eta Junts alderdiko presidenteorde izaten jarraituko du. Apustu pertsonala ez ezik, alderdiarena ere badela azaldu du.

"Segur aski errazena" Kataluniako Gobernuan sartzea izango litzatekeela onartu ostean, emandako hitzari balioa eman nahi diola eta Bartzelonako Udalean oposizioa egiten jarraitu nahi duela gaineratu du.

Elsa Artadik bere erabakiaren berri eman die Jordi Sanchez alderdiko idazkari nagusiari, Carles Puigdemonti, Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidenteari eta alderdiko gainerako afiliatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak CUP Puigdemont gaur Oriol Junqueras albisteak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa Junts per Catalunya