Politika -

ALARMA EGOERAREN AMAIERA

Fernandez: "Norberak arduraz jokatzeko unea da"

LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzailearen hitzetan, "ezinbestekoa" da datozen asteotan "prebentzio neurriei eustea", eta herritarrei arduraz jokatzeko esan die.

Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzailea.
Jonan Fernandez.
Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzailea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin gaur gauerdian covid-19aren pademiagatik Espainiako Estatuan ezarritako alarma egoera bertan behera geratuta, herritarrei "argitasuna eta ziurtasuna" ematea da Eusko Jaurlaritzaren helburua, Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzaileak esan duenez. Hori dela eta, Gasteizko Gobernuak "polemiketan" eta "alferrikako kexatan" denborarik ez duela galduko nabarmendu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EAE Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurrean Iñigo Urkullu lehendakariak egindako gogoeta berresten duela esan du Fernandezek. Horren harira, Espainiako erkidego ezberdinetako auzitegiek gai beraren aurrean erabaki ezberdinak hartzea "ulertezina" dela ere esan du.  "Oso zaila da herritarrei hori azaltzea", gaineratu du.

Egoera, oraindik, "oso larria" dela eta, beraz, "norberak arduraz jokatzeko unea" dela iritzio dio Fernandezek. Datozen asteotan inzidentzia tasak behera egingo duela uste du, eta txertaketaren erritmoa ere bide onetik doala adierazi du. "Horregatik, azken txanpa honetan ezinbestekoa da prebentzio neurriei eustea herritarrek",  amaitu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak