Politika -

KATALUNIA

ERC bakarrik gobernatzea aztertzen ari da, 75 egun akordiorik gabe igaro ostean

ERCk ohartarazi zuen, maiatzaren 1erako Juntst eta bien arteko arkodiorik lortzen ez bazen, "bestelako bideak" aztertzen hasiko zela.

Pere Aragones, ERCren hautagaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Pere Aragones, ERCren hautagaia.
Pere Aragones, ERCren hautagaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERCk, azkenean, mahai gainean jarriko larunbat honetan JxCatekin egingo duen bileran, Kataluniako Governa bakarrik osatzeko aukera, 75 egun akordiorik erdietsi ezinda pasa ostean eta Generalitateko presidente berria aukeratzeko epemugarako 25 egun baino falta ez direnean.

Hala azaldu dute ERCko iturriek, JxCati akordioa maiatzaren 1a baino lehen ixteko eskatu ostean, eta akordiorik lortzen ez bazen beste aukera batzuk aztertzen hasiko zirela iragarri ostean.

JxCatek berak proposatu zuen Pere Aragones president hautatu eta eurak oposiziora pasatzeko aukera, ez bazen ERCrekin legegintzaldirako akordio sendorik lortzen; orain, maiatzaren 1eko epea igarota, errepublikarrak aukera horri heldu ala ez pentsatuko dute, otsailaren 14ko hauteskundeetatik 75 egun igaro direnean.

Lehen bozketan porrot egin ostean, ERCren Generalitaterako hautagaiak ez zuen lortu hautatua izateko babes nahikoa bigarren bozketan, bere alderdiaren eta CUPen aldeko 42 boto jaso baitzituen, gehiengo absolututik (68 gutxienez) urrun, JxCat abstenitu egin zen bozketa horretan.

Elsa Artadi Juntseko presidenteordearen ustez, ulergaitza da ERCk "ultimatumak" jartzea maiatzaren 1a baino lehen akordio bat lortzeko, orain arte egin dituzten bileretan halakorik esan ez denean.

"Harritu egiten gaitu eta ulergaitza ikusten dugu ERCk batzuetan egiten duen diskurtso bikoitza. Ultimatuma jartzen da, baina pribatuan ez zaigu horrelakorik esan, ez eta  gaia atera ere", azpimarratu du prentsaurreko telematikoan, aste honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak ERC Kataluniako Gobernua