Politika -

Alarma-egoera

Alarma-egoera luzatzeko eskatuz, gutuna bidali dio Urkulluk Sanchezi

Lehendakariak berretsi egin du legedi arruntarekin ezinezkoa izango litzatekeela mugikortasuna edo pertsonen arteko bilerak murriztea.

Pedro Sanchez eta Iñigo Urkullu Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Iñigo Urkullu Moncloa Jauregian.
Pedro Sanchez eta Iñigo Urkullu Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gutuna bidali dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, maiatzaren 9tik aurrera alarma-egoera luzatu dezala eskatuta.  

Eskutitzean, Urkulluk ohartarazten du alarma-egoera indargabetuko balitz, egungo legedi arruntarekin ezinezkoa izango litzatekeela hainbat neurri murriztaile hartzea, hala nola mugikortasuna murriztea edo pertsonen arteko bilerak mugatzea.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den osasun egoerari buruz LABI batzordeko adituek asteon egindako txostena ere igorri dio lehendakariak Sanchezi.  

Ebazpen horren arabera, adituak ez dute alarma-egoeraren amaiera babesten, covid-19aren hedapena gelditzeko "ezinbestekoak" diren neurri murriztaileak ezartzeko "babes juridiko nahikorik" ez dagoela iritzita.  

Bestalde, Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak uste du Eusko Jaurlaritza gai honen harira zatituta dagoela, PSE-EEk Espainiako Gobernuaren eta Sanchezen estrategia babesten dutela iritzita.

"Lehendakariak argitu behar du gutun hori herritar guztien eta koalizio-gobernuaren izenean igorri duen, ala bere izenean egin duen", erantsi du.

"Espainiako Gobernuaren erabakiak baldintzatzeko gai dela saltzen du EAJk, baina funtsezkoa den gai honetan albo batean utzi ditu Sanchezek", adierazi du.

BIDEOA | Zer gertatuko litzateke alarma-egoera indargabetzen bada?

Mantendu al daitezke neurri murriztaileak alarma-egoerarik ez badago?
Mantendu al daitezke neurri murriztaileak alarma-egoerarik ez badago?
Mantendu al daitezke neurri murriztaileak alarma-egoerarik ez badago?

1:56
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea