Politika -

Hauteskundeak Madrilen

Hasi da kanpaina Madrilen, Ayusoren eta Sanchezen arteko talkan fokua jarrita

Voxek izan ezik, alderdi guztiek hautesleei dei egin diete ekintzetan, hauteskunde kanpainaren hasieraren bezperan.

Isabel Díaz Ayuso, hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EFE
Isabel Díaz Ayuso, hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldian
Abian da kanpaina Madrilen: Ayuso, itxaropentsu, eta Sanchez, hautagai lanetan

1:28

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo hauteskunde kanpaina igande honetan hasi den arren, alderdi gehienek bezperan egin zituzten kanpaina hasierako ekitaldiak. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentean eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen arteko talka gisa planteatu dira bozak. Izan ere, Ayuso PPko hautagaiak argi esan du Sanchez dela bere aurkari “zuzena”.

PP eta PSOE, aurrez aurre

Larunbateko ekitaldian, Isabel Diaz Ayuso, Pablo Casado eta Jose Luis Martinez-Almeidarekin batera, hauteskundeak irabazteko itxaropentsu agertu zen, eta PSOEk “inoizko daturik txarrenak” izango dituela esan zuen. Hortaz, alderdi popularreko ordezkariaren hitzetan, datuok ikusirik, Pedro Sanchezek “Moncloatik ihes egin behar” izango du.

“Gertatu egingo da, Madrilen inoiz izan den parte hartzerik handienarekin gertatu ere, eta orduan Espainiak zor hirukoitza izango du nirekin”, berretsi zuen Ayusok.

Bestalde, Angel Gabilondo PSOEko hautagaiak azpimarratu du arerioa “askatasuna bera ostu eta bereganatu nahi duena” dela, eta erkidego hauteskundeetan  “muturrerako joera duen eskuina” kanpoan uzteko eskatu du. Pedro Sanchez presidentea ez da egon Gabilondoren ekitaldian, bai, ostera, Reyes Montero Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa.

Bestelako alderdiak

Edmundo Bal Ciudadanoseko hautagaiak PPrekin koalizioa berreskuratzeko deia egin du, eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko ordezkariak “banderarekin kolperik eman behar ez dutenen” aldeko aldarria egin du.

Mas Madridek Monica Garcia hautagaiaren bideo bat bidali du, eta Voxek, berriz, ez du ekintza berezirik antolatu, Santiago Abascalen ohiko mitin bat baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Madril Hauteskundeak