Politika -
Kartzela-politika
ETAko bost preso gerturatuko dituzte, eta hirugarren gradua eman diote beste bati
Horietako lau Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituzte, eta Asier Lopez de Armentia da hirugarren graduarekin aterako dena.
agentziak | eitb media
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste sei preso Euskal Herriko edo gertuko espetxeetara lekualdatzea adostu du.
Gaur agindutako lekualdatzeen artean dago Igor Martinez de Osabarena, Zueratik (Zaragoza) Arabara, hain zuzen ere. Martinez de Osaba 2000ko azaroan sartu zuten preso, eta 2023ko maiatzean beteko ditu 30 urteko zigorraren hiru laurdenak.
Euskal Herrira ekarriko dute, era berean, Ugaitz Perez; izan ere, Logroñotik Basaurira lekualdatuko dute. 2002an sartu zuten kartzelan, eta abuztuan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Garikoitz Arruarte ETAko presoa Soriatik Iruñera eramango dute, eta Gregorio Escudero Teixeirotik (Galizia) Dueñasera (Palentzia)
Miren Itxaso Zaldua presoa ere gerturatu egingo dute, eta Asturiasen jarraituko du zigorra betetzen Topasetik (Salamanca) iritsita.
Azkenik, Asier Bengoa Lopez de Armentiari hirugarren gradua eman diote, eta erdi-askatasunean egongo da. Gainera, Arabara lekualdatuko dute, Zaragozatik.