Politika -

Transferentziak

Transferentzien Batzordea noiz bilduko den aste honetan jakitea espero du Urkulluk

Transferentzien lehen sorta honek 12 eskumen biltzen ditu, tartean espetxeen kudeaketa, baina espetxe politikaren diseinuak Gobernuaren esku jarraituko du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bilera. Artxiboko irudia: @jerkoreka
Transferentzien Batzordea noiz elkartuko den aste honetan jakitea espero du Urkulluk
Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bilera. Artxiboko irudia: @jerkoreka

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bilera noiz izango den aste honetan bertan jakitea espero du. Transferentzien lehen sorta honek 12 eskumen biltzen ditu, tartean espetxeen kudeaketa.

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak EITB Mediari baieztatu dionez, kartzelen kudeaketari dagokion atalaren eskualdatzea ixtear dago.

Martxoaren 3an, Miquel Iceta Lurralde Politikako ministroak eta Olatz Garamendi Autogobernuko sailburuak Transferentzien Batzorde Mistoa apirilean biltzea adostu zuten. Horren aurrean, Urkulluk astelehen honetan baieztatu du aste garrantzitsu baten aurrean gaudela. "Aste hau Espainiako Gobernuarekin dugun harreman horretan ere funtsezkoa da, transferentzien lehen blokearen konpromisoa betetzeko prozesuan, ezarritako egutegian ezarri zen bezala", azpimarratu du.

Bileran oniritzia emango zaio aurreikusitako hiru multzoetako lehen blokea osatzen duten dozena bat transferentzia Euskadira eskualdatzeari.

Garrantzitsuena EAEko hiru kartzelen kudeaketa eskualdatzea da, baina espetxe politikaren diseinuak Jaurlaritzaren esku jarraituko du. Lehen bloke horretan, errepideko garraioari buruzko eskumenen transferentzia eta ISSN kode bibliografikoa ere sartzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainia Eguneko albisteak Albisteak