Politika -

MARTXOAREN 3KO MEMORIALA

Gonzalezek dio Martxoaren 3ko Memoriala biktimekin elkarlan zabalean eraikiko dela

EH Bildu pozarren agertu da eta, "alderdikerietatik ihes" eginda, gizarte nahiz politika arloko eragileek parte hartuko duten eta arabar guztiek euren sentituko duten zentroa eraikitzea nahi luke.

Martxoaren 3ko Memoriala eraikitzeko akordioaren sinadura ekitaldiko irudia. Foto: Irekia
Agintariak Martxoaren 3ko Memoriala eraikitzeko akordioaren sinadura egunean.
Martxoaren 3ko Memoriala eraikitzeko akordioaren sinadura ekitaldiko irudia. Foto: Irekia

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek argitu duenez, Martxoaren 3ko Memoriala proiektu "irekia eta integratzailea" izango da, eta "biktimen elkarteen lana" kontuan hartuko du. Hala erantzun dio gaur goizena Arabako Batzar Nagusietan egin den kontrolerako saioan EH Bilduko bozeramale Kike Fernandez de Pinedok egin dion galderari; Martxoaren 3ko Memoriala eraikitzeko otsailean sinatutako asmoen protokoloaren gainean galdetu dio batzarkideak.

Fernandez de Pinedok gaitzetsi egin du biktimak "hedabideen bitartez" jakin izana proiektu honen berri, baina nabarmendu du, "garrantzitsuena martxan jartzea" dela; eta, gaineratu du, zentroak "memoriarako, ikerketarako eta herritar guztiek gertatutakoa ondo ulertzeko balio izatea" espero duela.

Era berean, defendatu deu berebizikoa dela martxoaren 3ko kolektiboak, nahiz beste eragile sozial nahiz politikoek ere, "hasiertaik parte-hartze zabala izatea, bai diseinuan, bai plangintzan". "Protagonismoetatik eta alderdikerietatik ihes egin behar da, Arabako gizarte osoak sentitu behar baitu bere", adierazi du.

Fernandez de Pinedori erantzunez, Gonzalezek azaldu du erakundeek "ez diotela ezikusi egiten" orain arte museo-gisako proiektu bat eraikitzeko egin den lanari, eta azpimarratu du biktimen elkarteak ere proiektu hau garatzeko berariaz sortuko den Fundazioa egongo direla.

"Martxoaren 3an gertatutakoaren inguruan sortu zen gezur masiboa gogoratu behar da; eta erakundeak ados jarri dira, ez bakarrik egia jakiteko eta  egia aitortzeko, baizik eta ekarri zuen errepresioaren inguruko memoria egiteko", nabarmendu du ahaldun nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa