Politika -

SARE SOZIALAK

Facebook eta Instagram kontuak 24 orduz itxi dizkiotela salatu du Arnaldo Otegik

EH Bilduko koordinatzailearen esanetan, Julen Madariagaren heriotzaren inguruan idazteagatik blokeatu dizkiote kontuak.

Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean
Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak atzo salatu zuenez, Facebook eta Instagram sare sozialetako kontuak 24 orduz itxi dizkiote Julen Madariagaren heriotzaren inguruan idazteagatik.

Hau da itxiera eragin duen mezua: "Julen Madariaga zendu da, ETAko sortzailea, HB eta Aralarreko kidea. Abertzalea eta gure herriaren askatasunarekin konprometitua. Nire doluminak senideei eta lagunei. Irabazi arte!".

Otegik Twitterren argitaratutako beste mezu batekin erantzun dio blokeoari: "Isildu nahi gaituzten arren, lanean jarraituko dugu. Ez gaituzue isilduko!".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Facebook albisteak Berriak Politika Sare sozialak berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Instagram