Politika -

APIRILAK 17

Sortuk manifestazioak deitu ditu preso politikoen nazioarteko egunean

Kalera ateratzeko deia egin du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea" eskatuz.

Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean
Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 17an ospatuko den Preso Politikoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Sortuk manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

"Bizikidetza demokratikoa lortzeko, euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea ezinbestekoa dugu", adierazi du Sortuk sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

Bilbon eta Donostian goizez (12:00) egingo dituzte manifestazioak eta Gasteizen (17:30) eta Iruñean (17:00), ostera, arratsaldean.

Bilbon Jesusen Bihotzetik abiatuko da, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazatik eta Iruñean Sarasate pasealekutik,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Donostia albisteak Iruñea Sorturen azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Presoak argazkiak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak Manifestazioak