Politika -

Espetxe-politika

Bost euskal preso lekualdatuko dituela iragarri du Espetxeetako Zuzendaritzak

Tartean dira 'Txapote' eta Irantzu Gallastegi; Huelvatik Estremerara (Madril) eramango dituzte. Angel Mari Lopez Anta, berriz, Zaballako kartzelara lekualdatuko dute.

Francisco Javier Gaztelu, 'Txapote', 2017an egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Francisco Javier Gaztelu, 'Txapote', 2017an egindako epaiketa batean.
Francisco Javier Gaztelu, 'Txapote', 2017an egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeetako Zuzendaritzak bost euskal preso lekualdatuko dituela jakinarazi du asteazken honetan. Horietako bat Zaballako espetxera eramango dute.

Xabier Garcia Gaztelu, Txapote, eta Irantzu Gallastegi Sodupe –bikote dira- Huelvako presondegitik Estremerako kartzelara (Madril) eramango dituzte.

Aitor Olaizola Basate Dueñasetik (Palentzia) Logroñora hurbilduko dute. Javier Zabalo Beitia Valladolideko espetxean dago eta hura ere Logroñoko kartzelara eramango dute.

Angel Mari Lopez Anta, berriz, Leongo espetxetik Zaballara lekualdatuko dute.

Horrez gain, GRAPOko preso bat, Israel Clemente Lopez, Algecirastik Leonera eramatea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak