Politika -

Katalunia

Gabriel Rufian: "ERC eta Junts elkar ulertzera kondenatuta gaude"

ERCren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Pere Aragones inbestitzeko Juntsekin akordioa lortzeko konfiantza dauka. Beste aukera, esan duenez, hauteskundeak deitzea da.

Gabriel Rufian, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Gabriel Rufian, Diputatuen Kongresuan.
Gabriel Rufian, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Pere Aragones Generalitateko presidente inbestitu lezakete. Hori espero du Gabriel Rufian ERCren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak. Inbestidurara heltzeko Juntsekin behar duen akordioa egintzat ematen du, lehen saiakerak huts egin bazuen ere.

Radio Euskadin esan duenez, bi alderdi subiranistak bideideak dira, eta otsailaren 14ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, elkar ulertzera kondenatuta daude. Gainera, Rufianek uste du Kataluniako gizarteak ez lukeela ulertuko akordiorik ez egotea, ondorioa hauteskunde berriak litzatekeelako, pandemia baten herritarren nekearen erdian.

Behin inbestidura gaindituta, ERCren bozeramaileak gobernatzeko fronte zabal baten alde egin du, En Comu Podemekin batera, baina ez PSCrekin. Bere ustez, Salvador Illa buru duen alderdia ez da ERCrekin bateragarria, baina espero du Illak, oposizioko buru bezala, ez hartzea bere momentuan Ciudadanoseko Ines Arrimadasek hartutako bidea.

ERCren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanari dagokionez, Rufianek onartu du Exekutiboak hartutako konpromisoak betetzeko lanean jarraitzen dutela. Zentzu horretan, gogorarazi du Sanchezi babesa ematen jarraitzeko beharrezkoa dela Kataluniako presoen arazoa konpontzea, Amnistia Lege baten bitartez. Konponbide bat ez badute lortzen, ohartarazi du Espainiako Gobernua arriskuan dagoela, eta horren alternatiba ultraeskuina Moncloara itzultzea izatearen beldur da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak ERC Junts per Catalunya gaur