Politika -

Katalunia

JxCat abstenitu egingo da, eta ez da Aragonesen inbestidurarik izango ostiral honetan

ERCrekin "gobernu egonkorra" osatzeko "akordiorik ezean", zuzendaritzak "abstenitzea" erabaki du "inbestidura eztabaidaren lehenengo itzulian".

Puigdemont, agerraldi telematiko batean. Argazkia: Efe
Puigdemont, agerraldi telematiko batean. Argazkia: Efe
Puigdemont, agerraldi telematiko batean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

JxCatek iragarri du abstenitu egingo dela bihar, ostirala, inbestiduraren lehenengo itzulian. Ondorioz, Pere Aragones ERCren Generalitaterako hautagaiak ez du nahikoa babes eskuratuko lehenengo bozketan inbestidura lortzeko.

JxCaten zuzendaritzak bilera egin du gaur arratsaldean botoa erabakitzeko, CUPeko oinarriek ERCrekin duten akordioa balioetsi eta presioa Carles Puigdemonten alderdiari pasatu ostean. Izan ere, ezinbestekoak dira JxCaten 32 botoak Aragones inbestitzeko.

ERCrekin "gobernu egonkorra" osatzeko "akordiorik ezean", zuzendaritzak "abstenitzea" erabaki du "inbestidura eztabaidaren lehenengo itzulian", adierazi du JxCatek agiri batean.

Bileran, JxCaten zuzendaritzak ERCrekin eta CUPekin azken asteetan izandako negoziazioak aztertu ditu, "Gobernu independentista bat bermatuko duen legealdirako akordioa" ixteko.

Jordi Sanchez, Elsa Artadi, Josep Rius, Micriam Nogueras eta Francesc de Dalmasesek ERCrekin eta CUPekin egindako bileren berri eman dute.

Negoziatzaileen arabera, "ezin izan da krisi sozial eta ekonomikotik irteteko gobernu egonkorra bermatuko duen legealdirako akordiorik lortu", eta, aldi berean, "irailaren 14ko hauteskundeen agintaldia ezarri da, independentismoak botoen % 52 gainditu baitzituen lehen aldiz historian".

"Akordiorik ez dagoenez, zuzendaritzak abstenitzea erabaki du Pere Aragones hautagaiaren inbestidura saioko lehen itzulian", adierazi du JxCatek komunikatu batean.

JxCaten abstentzioarekin, ERCren eta CUPen 42 botoak soilik batu ahal izango ditu Aragonesek, gehiengo absolutua lortzeko lehen bozketan behar dituen 68 botoetatik urrun.

Bi egunen buruan, bigarren bozketa bat egin ahal izango du Aragonesek asteartean, eta gehiengo soila nahikoa izango du (aldeko botoak gehiago, kontrakoak baino) presidente izateko, baina, era berean, JxCaten aldeko botoak beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès argazkiak ERC Junts per Catalunya Kataluniako Generalitatea