Politika -

Biktimak

Kongresuak atzera bota du 'Zabalza kasua'ren dokumentuak argitaratzeko eskaera

Unidas Podemosek babestu egin du EAJren ekimena, EH Bilduk eta beste alderdi independentista batzuek bezalaxe.

Aitor Esteban EAJren diputatua, ekimenaren sustatzailea. Argazkia: Efe
Aitor Esteban EAJren diputatua, ekimenaren sustatzailea. Argazkia: Efe
Aitor Esteban EAJren diputatua, ekimenaren sustatzailea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota du gaur EAJren ekimen bat, Mikel Zabalzaren kasuari buruzko dokumentu guztiak argitara ematea eta Fiskaltzari ikerketa irekitzera behartzea eskatzean zuena. PSOEk aurka bozkatu du, baina bere gobernukideak, Unidas Podemosek, alde.

Juan Alberto Perote Cesiden koronel ohiak eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitain ohiak Mikel Zabalzaren inguruan izan zuten elkarrizketa bat zabaldu ostean erabaki zuten ekimena aurkeztea. Izan ere, elkarrizketa horretan iradokitzen zuten Intxaurrondoko kuartelean torturatu ostean hil zela gazte nafarra.

Aurreko astean galdera helarazi zioten Fernando Grande Marlaska Barne ministroari, eta aste honetan gaia eztabaidara eraman dute Kongresuan. Ondoren ekimena Kongresuan bozkatu dute, baina ez du nahikoa babes jaso.

PSOEk bezalaxe, PPk, Voxek eta Ciudadanosek errefusatu egin dute EAJren ekimena, nahiz eta Aitor Esteban diputatu jeltzaleak argitu ez zela "erakundeen aurkakoa, edo politikaren edo ETAren biktimaren kontrakoa".

Zabalzaren heriotzaren nondik norakoak argitzeko helburuz aurkeztutako ekimena dela azpimarratu zuen ordezkari jeltzaleak, baina aurreko astean Grande Marlaskak erantzun zion auzitegien erabakia dela, eta duela 20 urte artxibatzea ebatzi zutela.

Horregatik errefusatu omen dute sozialistek EAJren eskaera, baina Unidas Podemos gobernukideek kontrako jokabidea hartu dute, EH bilduk eta beste alderdi independentista batzuek bezalaxe.

Pablo Iglesiasenak "adiskidetzea"ren eta Mikel Zabalzaren familiari "bakea" ematearen alde agertu dira, Roberto Uriarte diputatuaren esanetan. "Arazoa da Estatuko botere batek beste bat oztopatzen duela", azaldu zuen, frankismoan onartutako Sekretu Ofizialarekin jarraitzea "onartezina" dela salatu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia EH Bildu Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Vox Polizia indarkeriaren kasuak