Politika -

HAUTESKUNDEAK MADRILEN

Canto Ayusoren zerrendara gehitu da Madrilgo hauteskundeetarako

Valentziako Gorteetako Cs alderdiko bozeramaile ohiak esan duenez, madrildarrek Angel Gabilondo sozialistaren "gezurrak sinistu ez ditzaten" lan egin nahi du. Pozik eta ilusioz beteta agertu da.

Canto Ayusoren zerrendara gehitu da Madrilgo hauteskundeetarako. Artxiboko irudia: EFE
Canto Ayusoren zerrendara gehitu da Madrilgo hauteskundeetarako
Canto Ayusoren zerrendara gehitu da Madrilgo hauteskundeetarako. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toni Canto Valentziako Gorteetako Cs alderdiko bozeramaile ohia "ilusioz beteta" agertu da PPk Isabel Diaz Ayusoren hautagaitzarekin bat egiteko eman dion "aukeragatik"; izan ere, Madrilgo Erkidegoko egungo presidentearen inguruan "indarrak batzea funtsezkoa" dela uste du, "benetako arriskua baitago Sanchezen edo Iglesiasen gobernuak gobernatzeko".

Hala adierazi du esRadio-n egin dioten elkarrizketa batean, eta baieztatu du Diaz Ayuso eta Pablo Casado PPko burua asteazkenean jarri zirela berarekin harremanetan, aukera horren aurrean bere iritzia jakiteko. Dena dela, Cantok esan duenez, "gaur edo bihar arte" ez du jakingo hautagaitzan zein leku izango duen.

"Isabelen eta Pabloren eskaintza zerrendan egotea zen", laburbildu du Cantok pozaren pozez eta "ilusioz beteta", bestela, Madrilgo Erkidegoa "arriskuan" dagoela uste baitu.

Cs alderdiko buruzagi ohiaren hitzetan, "beharrezkoa da madrildar guztiei gogoraraztea sozialismoak zer esan duen hilabete hauetan Madrili buruz, "Dumping fiskalari" eta "zergen igoerari" dagokienez.

"Madrildarrek Angel Gabilondoren gezurrak sinistu ez ditzaten lan egin nahi dut", esan du Cantok, eta Madrilek "askatasun eta oparotasun eremu" izaten jarraitu eta autonomia erkidegoak "zerga gutxiagorekin" jarraitzearen alde agertu da.

"Zoritxarrez" inkesta guztiek Cs Madrilgo Parlamentutik kanpo geratuko dela diotela eta horren aurrean "ezinbestekoa" dela indarrak batzea uste du Cs-ko bozeramaile ohiak. Horregatik erabaki du PPrekin bat egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak Hauteskundeak