Politika -
Iglesiasen kargu-uztea
Yolanda Diaz hirugarren presidenteorde izango da Espainiako Gobernuan
Sanchez izan da postu hori proposatu diona, bigarrena izan beharrean, Lan ministro izaten jarraitu ahal izateko. Ione Belarrak Eskubide Sozialen Ministerioa hartuko du.
agentziak | eitb media
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea izango da, eta Lan ministro karguan jarraituko du, Pablo Iglesiasek Gobernua uztea erabaki ostean, Madrilgo iturrietatik jakinarazi dutenez.
Hori horrela, Carmen Calvok lehenengo presidenteorde izaten jarraituko du, eta Nadia Calviño izango da bigarren presidenteorde, Ekonomia ministro den bezala.
Pedro Sanchezek hirugarren Presidenteordetza eskani dio gaur Diazi Lan ministro izaten jarraitu ahal izateko aukera gisa.
Unidas Podemoseko iturrietatik azaldu dutenez, Diaz bigarren presidenteorde ez izatea (Iglesias bazen) formalitate kontu bat da, eta Gobernuko itunak bere horretan jarraitzen du.
Hala, azpimarratu dute Ione Belarrak hartuko duela Eskubide Sozialen Ministerioa, Iglesiasen eskumen berberekin, eta Yolanda Diazek Lan ministro izaten jarraituko duela eta presidenteorde ere izango dela.
Efe albiste-agentziaren arabera, Lan ministroaren ingurukoek diote Diazentzat garrantzitsuena politikak direla, eta ez duela "bigarrena edo hirugarrena izateko borrokatuko".