Politika -

CIUDADANOS BARRUKO KRISIA

Arabako Ciudadanoseko sei buruzagi ohi PPn afiliatu dira

Horien artean dago Javier Gomez Ciudadanos Euskadiko Antolakuntza idazkari izandakoa.

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Ciudadanos alderdiko sei buruzagi ohik PPn eman dute izena. Ciudadanosetik Alderdi Popularrera igaro direnen artean daude Javier Gomez Ciudadanos Euskadiko Antolakuntza idazkari izandakoa.

Afiliazioa iragan astean gauzatu zen, Euskadiko PPko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez.

Alderdikide berriei ongietorria egin die gaur bertan Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, sare sozialetan.

"Ongi etorri zuen etxera", idatzi du Iturgaizek Twitterreko bere kontuan. PP "Euskadiko eta Espainiako zentro-eskuinaren gune indartsu eta erreferentea" dela esan du, "Proiektu konstituzionalisten, askatasunaren eta Espainiaren batasunaren defentsan".

Gainerakoan, PPk eta Ciudadanosek Madrilen eta Murtzian harremanak hautsi izanak ez du bestelako eraginik izan Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, PPk eta Ciudadanosek talde parlamentarioa osatzen jarraituko dute Eusko Legebiltzarrean.

Ciudadanosek Antolakuntza idazkari zena kargutik kendu zuen 2019an, azaroaren 10eko hauteskunde orokorretara PPrekin batera koalizioa osatzeko saiakera egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi politikoak berriak Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Ciudadanos Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea