Politika -

BIGARREN BILERA SORTA

Urkullu PP+Cs-rekin bakarrik bilduko da, Voxek bilerara ez joatea erabaki ostean

Voxen ustez, alderdi politikoen arteko harremanaren inguruabarrek baldintzatu egiten dute lehendakariarekin harreman instituzionala izateko aukera, eta baztertu egiten dute.

Iñigo Urkullu lehendakaria Carlos Iturgaizekin. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Carlos Iturgaizekin
Iñigo Urkullu lehendakaria Carlos Iturgaizekin. Argazkia: EFE

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak bigarren bilera sorta hasiko du gaur, martxoak 16, Eusko Legebiltzarreko alderdiekin. Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko presidentearekin bilduko da gaur, covid-19ak markatutako legealdi batean "akordioak lortzeko aukerak aztertzen" jarraitzeko. Vox alderdiak gonbidapenari uko egin dio, eta ez da bilerara joango.

Lehendakariak ostiralean egindako gonbidapena eskertu ondoren, Voxek gaur goizerako deitutako bilerara ez joatea erabaki du. Atzo gauean jakinarazi zion lehendakariari bere erabakia. Voxen ustez, alderdi politikoen arteko harremanaren inguruabarrek baldintzatu egiten dute lehendakariarekin harreman instituzionala izateko aukera, eta baztertu egiten dute.

Asteazkenean, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariekin bilduko da, Ajuria Enea Jauregian.

Harreman horiek Urkulluk lau hilean behin euskal alderdietako ordezkariekin biltzeko hartu zuen konpromisoaren barruan kokatzen dira. Lehenengo bilerak iazko azaroaren 2an eta 5ean egin zituen.

Lehen txanda horretan, lehendakariak dokumentu bat eman zien alderdi guztiei, EAJ eta PSE-EE alderdiek osatzen duten gobernuaren programa eta alderdi bakoitzak joan den uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetan aurkeztu zuenaren arteko balizko akordioak jasotzen zituena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi