Politika -

Bakegintza

Torturen biktimak babesteko "pausoak" txalotu ditu Foro Sozialak

Foro Sozialaren hitzetan, "erakundeek pauso garrantzitsuak" eman dituzte azken egunetan, "errealitate izugarri honen inguruan dagoeneko gizartean nagusi den egia soziala baieztatzeko".

Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako adierazpena. Argazkia: Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako adierazpena. Argazkia: Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako adierazpena. Argazkia: Nafarroako Parlamentua

EiTB Media | Agencias

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Torturaren biktimen egia, justizia eta errepaziorako eskubidean azken bi asteetan emandako pausoak mugarri" bat direla uste du Foro Sozial Iraunkorrak. Zentzu horretan, Zabalza auzia azpimarratu du kolektiboak.

Nafarroako Parlamentuak eta Donostiako Udalak aho batez onartutako adierazpenak edo Eusko Jaurlaritzak "egia" argitzeko egindako eskaera nabarmendu ditu kolektiboak ohar batean. Mikel Zabalza 1985ean hil zen, Guardia Zibilak atxilotu ondoren.

Foro Sozialak ziurtatu duenez, "torturen biktimenganako hamarkadetako errezeloekin" amaitu dute "pausoek". Susmo horiek "sufrimendua eta babesgabetasuna" areagotu dutela salatu du kolektiboak.

Foro Sozialaren arabera, "torturen biktimak erreparatzeko ekitaldien antolakuntzan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak" aurrerapausoak emateko "testuingurua egokia da, pertsona biktmarioek, erantzukizun politikoa eta torturaren praktika babestu zutenek egindako kaltea onartzeko".

Kolektiboaren ahotan, "erakundeek pauso garrantzitsuak" eman dituzte azken egunetan, "errealitate izugarri honen inguruan dagoeneko gizartean nagusi den egia soziala baieztatzeko".

Azkenik, Foro Sozialak Espainiako Gobernuaren jarrera deitoratu du: "torturaren praktika demokraziarekin eta zuzenbidezko estatuarekin bateragarria ez dela esatea ez da onargarria", eta bide batez "4.113 tortura kasu egiaztatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren txostena ukatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Nafarroa Eusko Jaurlaritza ETA Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Bakea Euskadin GAL Polizia abusuen biktimak