Politika -
Kartzelak
ETAko beste lau preso Euskal Herrira hurbilduko dituzte
Xabier Makazaga eta Eneko Gogeaskoetxea Kantabriako El Dueso espetxera eramango dituzte, Ana Belen Egues Asturiaseko kartzelara eta Ainhoa Barbarin Zaballara.
E. L. | EiTB Media
Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste lau preso Euskal Herrira hurbilduko ditu, bestek beste, Xabier Makazaga, Iñaki Totorika ertzainaren hilketagatik eta Gorka Landaburu kazetariari bonba-liburu bat bidaltzeagatik zigortua, eta 30 urteko espetxe-zigorra betetzen ari den Ana Belen Egues.
Era berean, Ainhoa Barbarin eta Eneko Gogeaskoetxea kartzelaz aldatzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak. Barabarin Malaga, Madril eta Salouko (Tarragona) aireportuen aurkako erasoengatik zigortu zuten.
Gainera, Espetxe Idazkaritza Nagusiak jakitera eman duenez, Marisol Iparragirre Anboto Avilako kartzelara itzuliko da berriro, azken epaiketan, Auzitegi Nazionalean, absolbitu ondoren. Madrilgo Soto del Real espetxean izan da epaiketan zehar.
Xabier Makazaga A Lamako (Pontevedra) kartzelatik El Duesora (Kantabria) eramango dute.
Ana Belen Egues Madril taldeko kide ohia Kordobatik Asturiasera eramango dute. Ainhoa Barbarin, ostera, Kordobatik Zaballara ekarriko dute.
Azkenik, Eneko Gogeaskoetxea Pontevedrako A Lama espetxetik El Dueso kartzelara eramango dute.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) salatu duenez, lau presoetatik hiru 13 hilketa baino gehiagogatik zigortu dituzte. AVTren hitzetan, Pedro Sanchezen Gobernuak ETAko preso guztiak Euskal Herriratzeko lehentasuna du.