Politika -

MIREN LARRION

Iriarte: "EH Bilduk Larrioni buruz esateko zuen guztia esan du"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu duenez, koalizioa, "hasiera-hasieratik", "argia" izan da gai honen inguruan.

Iriarte: "EH Bilduk Larrioni buruz esateko zuen guztia esan du"
Iriarte: "EH Bilduk Larrioni buruz esateko zuen guztia esan du"
Maddalen Iriarte, Miren Larrioni buruz: ''EH Bilduk esan beharreko guztia esan du''

0:32

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, koalizioak "ez du ezer gehiago esateko" Miren Larrionen auziari buruz; izan ere, "gai pertsonala" da. Koalizioaren bozeramaile ohiak dimisioa eman zuen astelehenean, eta Ertzaintza ikertzen ari da, lankide baten nortasuna usurpatu duelakoan.

Eusko Legebiltzarrera iritsi denean, Iriartek adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean, Arabako hiriburuko Udalean koalizio subiranistaren bozeramaile izan den Miren Larrionen kasuari buruz, ikerketapean baitago, lankide baten nortasuna usurpatu duelakoan. Larrionek berak onartu egin du lankide baten txartelarekin, hark jakin gabe, kontu korronte bat ireki zuela "estualdi" batean.

EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailearen hitzetan, koalizioak "lehen unetik argi" hitz egin du gai honi buruz, eta "hasieratik" esan du Larrionek dimisioa aurkeztu duela kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratu duelako.

Iriartek gogorazi du EH Bilduk Larrionen dimisioaren berri eman zuen agirian adierazi zuela uko egiteko arrazoia "gai pertsonal bat" zela. Horrela, dimisioa onartu zenetik, auzia Larrionen gai "pertsonal" bati buruzkoa denez, EH Bilduk "ez du ezer gehiago esateko", gaineratu du.

Urtaranek azalpenak eskatu dizkio EH Bilduri

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azalpenak emateko eskatu dio EH Bilduri, auzia "larria" delako eta ez dela "esparru pertsonalekoa".

"Dakigunez, Gasteizko eta Arabako EH Bilduko bi pertsona garrantzitsuri eragiten die auziak. Ez da kasu pertsonala, alderdikoa baizik. Horregatik, EH Bildu behartuta dago azken 72 orduetako isiltasuna hausteko. Ulergaitza da EH Bilduren isiltasuna", adierazi du, kazetarien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Araba EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa