Politika -

Gasteiz

Miren Larrionek (EH Bildu) dimisioa eman du "kode etikoa" urratzeagatik

Koalizio abertzaleak azaldu duenez, "bere eremu pertsonalari" lotutako "gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete".

Miren Larrion, en una imagen de archivo. Foto: EiTB
Miren Larrion, en una imagen de archivo. Foto: EiTB
Miren Larrion, en una imagen de archivo. Foto: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko Udaleko bozeramaileak dimisioa eman du "bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik", koalizioak jakinarazi duenez.

EH Bilduk ohar labur batean azaldu duenez, onartu egin du Larrionek aurkeztutako dimisioa, eta soilik zehaztu du "eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik" izan dela, "ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko" luketelako.

Koalizioko iturrietatik ez dute xehetasun gehiago eman nahi izan urraketa horren inguruan.

Miren Larrion EH Bilduren agintari garrantzitsuenetakoa da Araban. Koalizioaren bozeramailea da Gasteizko Udalean 2015etik, eta legebiltzarkidea izan zen 2016tik 2019ra. Ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da, eta bere garaian Arnaldo Otegiren ordezkoa izango zela ere aipatzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak