Politika -
Lleidako Auzitegia
Beste bi urtetik gorako kartzela-zigor bat baieztatu dute Pablo Haselen aurka
Epaitegiak erabaki beharko du orain ea rap kantariak zigorra espetxean bete beharko duen, baina Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera dago.
agentziak | eitb media
Lleidako Auzitegiak baieztatu egin du Pablo Hasel rap kantariaren aurkako bi urte eta erdiko beste kartzela-zigor bat, hiriko udaltzain batzuen aurkako epaiketan lekuko bat mehatxatzea egotzita. Gaur egun, bederatzi hileko zigorra betetzen ari da, terrorismoa goratzea leporatuta.
Auzitegiak gaur bertan baieztatu du ebazpena, Hasel justizia oztopatzeagatik, mehatxuengatik eta tratu txarrengatik zigortu zuena. Hasel duela bi egun sartu zuten espetxean, Auzitegi Nazionalak terrorismoa goratzea egotzita jarri zioten zigorra kentzeari uko egin ostean.
Epaitegiak erabaki beharko du orain ea rap kantariak zigorra espetxean bete beharko duen, baina Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera dago.
Rap kantariaren espetxeratzeak protesta oldea piztu zuen, eta istilu gogorrak izan dira azken egunotan zenbait hiritan.