Politika -

JAURLARITZA

Kargutik kendu dute golfean aritzeko konfinamendua hautsi zuen LABIko kidea

Gotzone Sagarduiren arabera, Gobernuak erantzukizuna eskatzen die herritarrei, eta "kargu publikoa dugunok eredugarriak izan behar dugu".

Ibon Etxeberria LABIko kidearen kargugatik kendu dute. Artxiboko irudia
Ibon Etxeberria LABIko kidearen kargugatik kendu dute
Jaurlaritzak kargutik kendu du Ibon Etxeberria, konfinamendua urratu ostean

1:13

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Ibon Etxeberria LABIko kidearen kargugabetzea iragarri du, iragan igandean Laukarizko klubean, Mungian, golfean aritzeko konfinamendua hautsi eta gero.

"Gobernuan gertatutakoa aztertu dugu eta ez gatoz bat arauaren interpretazio juridikoarekin. Arauak ez ditu horrelako kasuak baimentzen", esan du Sagarduik. "Agian zalantzak egon daitezke dekretuaren letrari buruz, baina ez haren espirituari buruz, eta, horregatik, interpretazio hori azpimarratzen dugu", gaineratu du sailburuak.

Gainera, sailburuaren arabera, "dekretua interpretatzeko zirrikiturik egotekotan, berrikusi ahal izango da, baina egia da dekretuaren espiritua argia dela". "Gobernuak erantzukizuna eskatzen die herritarrei; kargu publikoa dugunoi, nola ez, eredugarritasuna eskatzen digute. Hori dela eta, zuzendari horrek kargua utziko du", gaineratu du.

Ibon Etxeberria Olañeta Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria da, Bilbon bizi da, eta, antza denez, joan den igandean Mungiara (Bizkaia) joan zen, Laukariz golf zelaira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Osakidetza Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Mungia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Albisteak Gaur Albisteak Zientzia Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Botikak albisteak Txertoak egutegia Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak