Politika -

PCB

Lehendakariak barkamena eskatu dio ertzain baten kolpea jaso zuen CCOOko ordezkariari

Urkullu atsekabetuta agertu da "zorigaiztoko" gertakari horrengatik, eta "ertzain bakarrari" egotzi dio jazotakoa.

Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak barkamena eskatu dio CCOOk Euskadin duen Industria Federazioko idazkari nagusi Javi Gomezi, PCBren lantokiaren sarreran (Barakaldon) ertzain batek astelehenean eman zion borra-kolpeagatik.

Aste honetan 83 pertsona kaleratu dituzte lantegi horretatik. Horren aurrean, beharginek protesta egin zuten astelehenean Barakaldon bertan, eta lantokirako bidea blokeatzen ari ziren langileen aurka oldartu zen Ertzaintza. Ondorioz, agente bat eta hainbat langile zauritu ziren, tartean Gomez bera. Ertzain batek sudur-trenkada hautsi eta eskuturrean lesioak eragin zizkion CCOO sindikatuko ordezkariari.

Kazetariek egindako galderei erantzunez, lehendakariak asteleheneko gertakari hori hartu du hizpide, eta koronabirusaren intzidentziak eraginda azkenaldian hainbat esparrutan bizi diren "tentsio uneen baitan" kokatu du Barakaldon jazotakoa.

Zentzu horretan, atsekabetuta agertu da "zorigaiztoko" gertakari horrengatik, eta "ertzain bakarrari" egotzi dio jazotakoa.

Erkoreka: "Ertzaintzaren jokabide desegokia frogatzen bada, neurriak hartuko ditugu"

Jokabide desegokia egon zela frogatuz gero, Ertzaintzan neurriak hartuko dituztela esan du Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkorekak, PCBren Barakaldoko lantegian gertatutako erasoa argitzeko zabaldu duten barne ikerketaren harira.

Horrekin lotuta, argi utzi nahi izan du gisa horretako aferen aurrean barne ikerketa bat abiatu ohi dutela beti, "gertatutakoa argitzeko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Iñigo Urkullu Barakaldo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO Lan gatazkak