Politika -

Katalunia

Hirugarren gradua jaso du Forcadellek, eta bozkatzeko deia egin du espetxe ataritik

"Boto independentista bat ere etxean ez geratzeko" deia egin du Parlamenteko presidente ohiak. Oriol Junquerasek hartu du, kartzelatik irten denean.

Carme Forcadell, Oriol Junqueras agurtzen espetxetik irten ondoren. EFEren bideo bateko irudia
Carme Forcadell, Oriol Junqueras agurtzen espetxetik irten ondoren.
Hauteskunde kanpainako lehen asteburua Katalunian

1:11

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateko Justizia sailak berriro eman dio Carme Forcadell Parlementeko presidente ohiari hirugarren gradua. Katalunian otsailaren 14ko hauteskundeetako kanpaina egiten ari dira.

Bartzelonako Wad Ras kartzelatik irtetean, larunbatean 13:00etan, hauteskundeetan botoa emateko deia egin du Forcadellek, "boto independentista bat ere etxean ez geratzeko".

Justizia saileko erresoluzioak kontuan izan du, inpugnatua izan zen hirugarren gradua emateko azken proposamenetik Forcadellek "urte erdiko zigor gehiago bete duela".

"Sei hilabete hauekin zigorraren laurden bat baino gehiago bete du, hiru urte beteta", dio testuak. Forcadell oraindik hirugarren gradua jaso gabe jarraitzen zuen U-1eko preso bakarra zen.

Erresoluzioaren arabera, beste presoen kasuan bezala, "eboluzio positiboa baieztatzeko nahikoa denbora izan da, espetxeetako araudiaren 104.3 artikuluarekin bat eginez".

Oriol Junqueras ERCko liderrak eta Pere Aragones presidenteorde eta presidentegaiak hartu dute, espetxea atarian, Forcadell.

Forcadellek eta Junquerasek elkar agurtu dute, txalo artean. 2019ko urritik, U-1eko epaiketaren epaiaren egunetik, ez dute aurrez aurre ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Gaurko bideo ikusienak Hauteskundeak Kataluniako prozesua zuzenean