Politika -

Kartzela-politika

ETAko bi preso Zaballara eraman eta beste hiru gerturatuko dituzte

Sergio Polok eta Gorka Vidalek Araban beteko dute zigorra. Juan Ramon Carasatorre, Ibai Beobide eta Mattin Sarasola, berriz, Euskal Herrira gerturatuko dituzte.

Espetxea. Argazkia: EiTB
Espetxea. Argazkia: EiTB
Espetxea. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bi preso Zaballako espetxera lekualdatzea eta beste hiru Euskal Herrira gerturatzea agindu du. Juan Ramon Carasatorre, Sergio Polo, Ibai Beobide, Mattin Sarasola eta Gorka Vidal dira espetxez aldatuko dituztenak.

Carasatorre Castellon IItik El Duesora eramango dute, Kantabriara. Gregorio Ordoñezen hilketagatik espetxeratu zuten, besteak beste, 2013ko azaroaren 28an, eta 2029ko martxoan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Bestalde, Sergio Polo Herrera de La Manchatik (Ciudad Real) Zaballa arabarrera eramango dute. Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantearen hilketagatik zigortu zuten.

Mattin Sarasolari 1.040 urteko zigorra jarri zioten 2010ean Barajasko T4-ko atentatuagatik, eta Jaendik Dueñasera (Palentzia) eramango dute.

Espetxe Zuzendaritzak Ibai Beobide Cadizeko espetxetik Burgosekora gerturatzeko agindua eman du. 29 urteko kartzela-zigorra jarri zioten abenduaren 31n EiTBren Bilboko egoitzaren aurka egindako atentatuagatik.

Azkenik, Gorka Vidal Logroñotik Zaballara eramango dute. 2004an atxilotu zuten furgoneta batean 536 kilo lehergailu zeramatzanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE Espainiako Gobernua Espainia albisteak Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen albisteak gaur