Politika -

Katalunia

Kataluniako hauteskundeak otsailaren 14an izango dira

Kataluniako Auzitegi Nagusiak duela astebete ezarritako kautelazko neurriak berretsi ditu, eta horrenbestez, hori izango da behin betiko data.

Kataluniako Parlamentua, hutsik. Argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua, hutsik.
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Auzitegi Nagusiaren Administrazio auzietarako salak lehengo lepotik burua. Gaur berretsi duenez, otsailaren 14an izango dira azkenean Kataluniako hauteskundeak. Kanpaina martxan dagoela hartu du erabakia justiziak.

Horrenbestez, Generalitateak hauteskundeak maiatzaren 30erako atzeratzeko dekretua bertan behera utzi du.

Sala eguerdian bildu da, eta joan den astean ezarritako kautelazko neurriak berretsi ditu. Hori horrela, bi pertsonak eta Parlamentuan ordezkaritza ez duten hainbat alderdik aurkeztutako helegiteak aintzat hartzea ebatzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak