Politika -

Koronabirusa

PSOEko lau alkatek txertoa jaso dute nahiz eta arrisku taldeko kideak ez izan

Rafelbunyol (Valentzia), El Verger (Alacant), Els Poblets (Alacant) eta Torrecampoko (Kordoba) alkateei espedientea zabaldu die Alderdi Sozialistak.

Covid-19aren aurkako Moderna konpainiaren txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako Moderna konpainiaren txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako Moderna konpainiaren txertoa. Argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren aurkako txertoa jasotzea onartu duten lau alkateri espedientea zabaltzea erabaki du PSOEk. Era berean, behin-behinean militantzia kendu die Alderdi Sozialistak.

PSOEk agiri batean jakitera eman duenez, lau alkate horiek covid-19aren aurkako txertoa jaso dute, nahiz eta erakunde ofizialek zehaztutako arrisku taldeetako kideak ez izan.

Konkretuki, Fran Lopez Rafelbunyoleko (Valentzia), Ximo Coll El Vergerreko (Alacant), Carolina Vives Els Pobletseko (Alacant) eta Francisca Alamillo Torrecampoko (Kordoba) alkateei espedientea zabaldu die Alderdi Sozialistak.

“Gizarteak batasuna, lankidetza, elkartasuna eta arauenganako errespetua eskatzen duen garaiotan adibide ematen aurrenak” izan behar direla uste du PSOEk, eta horixe eskatu die militanteei eta, bereziki, kargudun publikoei eta erakundeetako ordezkariei.

“Alkate hauen jarrera deitoratzea eta gaitzestea besterik ez dugu, baina honek ezin du pandemia kudeatzeko beste hainbeste ordezkari publikoen lana zikindu. Guztiei, baita hilabeteotan zerbitzu publiko ikaragarria eskaini duten langileei ere, batez ere osasun beharginei, eskerrak eman nahi dizkie PSOEk esfortzuagatik”, azaldu du alderdiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa