Politika -
Presoak
Espetxeetako Zuzendaritzak lau euskal preso hurbilduko dituela iragarri du
Cadizeko Puerto III espetxean dauden Jon Bienzobas eta Aitor Agirrebarrena presoak Palentziara eta Asturiasera eramango dituzte; Iñaki Etxeberria, Kantabriara, eta Patxi Marques, Zaballara.
GAIZKA PALACIOS | EITB MEDIA
Espetxeetako Zuzendaritzak hiru euskal preso Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara eta beste bat Zaballara (Araba) lekualdatuko dituela jakinarazi du ostiral honetan.
Jon Bienzobas eta Aitor Agirrebarrena presoak Cadizeko Puerto III espetxetik Dueñaseko (Palentzia) eta Villabonako (Asturias) kartzeletara eramango dituzte. Iñaki Etxeberria presoa, Salamancako Topasetik Kantabriako El Duesora, eta Patxi Marques, Castello II espetxetik Zaballara.
Espetxeetako Zuzendaritzak zehaztu du covid-19aren pandemiak eragin duen osasun-egoerak ahalbidetzen duenean lekualdatuko dituztela.