Politika -

Etxerat elkartearen balantzea

ETAko 218 presoetatik 25 soilik zigorra betetzen ari dira Euskal Herriko espetxeetan

Espainian, bakarrik presoen % 13 daude Euskal Herriko kartzeletan. Frantziako Estatuan, ostera, presoen % 77 espetxe gertuenetan daude.

Elkarretaratzea Iruñeko espetxearen aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Elkarretaratzea Iruñeko espetxearen aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Elkarretaratzea Iruñeko espetxearen aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko 25 preso daude Euskal Herriko espetxeetan, beste 163 zigorra Espainiako 36 kartzeletan betetzen ari dira, eta 30 bat (horietako bat etxean) Frantziako sei espetxetan, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

Guztira, zigorra betetzen ari diren ETAko 218 preso (186 gizon eta 32 emakume) zenbatu ditu Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak urte bukaerako balantzean.

Etxeratek zehaztu duenez, Espainiako Estatuan, presoen % 13 Euskal Herriko espetxeetan edo etxean ari dira zigorra betetzen, 400 kilometro baino gutxiagora espetxeraturik daude % 38, 401 eta 600 kilometro artean % 20, eta gainerako % 29 601 kilometro baino gehiagora.

Frantzian, presoen % 23 Euskal Herritik 600-1.000 kilometrora dauden kartzeletan daude, eta % 77, aldiz, gertuenen dauden espetxeetan.

Espainian, 107 preso lehen graduan daude, 71 bigarrenean eta 9 hirugarrenean, azken horietako bost presoaldi arinduan.

Bestalde, 50 preso baino gehiagori ez dizkiete Frantzian betetako zigorra kontuan hartu, 60k zigorraren hiru laurdenak bete dituzte eta 13 gaixorik, oso larri, daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Frantziako Gobernua