Politika -

Erregearen hitzaldia

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, kritiko erregearen diskurtso "hutsalarekin"

EAEko PPk, bestalde, erregeak zabaldutako "konfiantza eta mezu itxaropentsua" nabarmendu ditu. PSOEk esan du "balore etikoekin konpromiso sendoa" erakutsi duela.

Aitor Esteban. Argazkia: EFE
Aitor Esteban.
EAJk erregeari leporatu dio berari dagozkion gaietan busti ez izana

4:34

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat etorri dira Espainiako Felipe VI.a erregearen Gabonetako diskurtsoaren kontrako kritikekin. Erregeak zeharka aipatu zituen soilik Juan Carlos Borboikoari lotutako ustelkeria kasuak.

Aitor Esteban diputatu jeltzaleak salatu du erregeak "ezta orain bezalako momentu batean ere" ez duela "zuzenean eragoten dioten gaiei heldu, ez gardentasunez ezta modu argian ere".

Kritikatu duenez, bere hitzaldian ez ditu militar "totalitarioak" aipatu, eta "oso gainetik pasatu du bolo-bolo dabiltzan eta oso zuzenean eragiten dioten gaietatik". "Egia esan, ez da ezta gainetik pasatu; ez da pasatu, zuzenean", kritikatu du.

Armadari dagokionez, Estebanek zera esan du: "Zuzenean aipatu dutenean, ez du ezer esateko? Ezer esango al du inoiz? Ez dut uste. Ez badu oraindik egin, hitzaldi honetan ere ez".

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak kritikatu duenez, erregeak "pandemian babestu du bere burua, herritarrei inportatzen zaien eta aurten albiste izan diren gaiez ez hitz egiteko".

Aizpuruak Felipe VI.ari aurpegiratu dio "erreferentziarik txikiena ere ez egitea, eta egin bazuen oso zeharka eta garrantzirik gabe izan zen, aita Arabiar Emirerri Batuetara ihes egitera eraman duten Errege Etxearen inguruko ustelkeria kasuei".

"Mahai gainean dauden eta konponbide bat behar duten bi lurralde arazoei, Kataluniako eta Euskal Herriko gaiei ere ez zien aipamenik egin", gehitu du.

EH Bildu: 'Mezua esanguratsuagoa izan zen esan ez zuenagatik esan zuenagatik baino'
EH Bildu: 'Mezua esanguratsuagoa izan zen esan ez zuenagatik esan zuenagatik baino'
EH Bildu: 'Mezua esanguratsuagoa izan zen esan ez zuenagatik esan zuenagatik baino'

1:49

Roberto Uriarte Elkarrekin Podemoseko diputatuak erregearen "diskurtso hutsala" kritikatu du. Bere ustez, jendeari benetan interesatzen zitzaiona bere aitari eta Saudi Arabiako komisioei buruz "esan ez zuena zen".

"Aita munduko diktadura kriminal handienetako batean ihes eginda eta komisioak kobratzean inplikatuta dagoen bitartean, Europako prentsak semearen inplikazio zuzenean ere aipatzen du", esan du.

Uriarteren ustez, "oso garrantzitsua" da "lehen ia jarraitzailerik ez zuen gizalegezko errepublikazaletasunaren kultura" orain "gazteen gehiengoak" babesten du. "Prozesu errepublikano bat" lortu nahi du.

Uriarteren hitzetan, hitzaldi hutsa izan zen eta ez zuen garrantzitsua denaz hitz egin
Uriarteren hitzetan, hitzaldi hutsa izan zen eta ez zuen garrantzitsua denaz hitz egin
Uriarteren hitzetan, hitzaldi hutsa izan zen eta ez zuen garrantzitsua denaz hitz egin

1:12

PPren eta PSOEren babesa

EAEko PPren presidente Laura Garridok esan du erregeak gizarteari "konfiantza eta itxaropena" helarazi diola. Bere ustez, atzo "ez zen eguna" Felipe VI.ak aitaren egoerari erreferentzia egiteko.

Garridok euskal popularren "erabateko babesa" adierazi dio erregeri, "alderdi independentistak eta Gobernuko zati bat" instituzio monarkikoari "ospea kentzen saiatzen" ari denean.

"Atzokoa gertuko hitzaldia izan zen, errealista eta kaleko errealitateari eta arazoei erabat lotutakoa. Estatu sena erakutsi zuen, eta euskal PPrentzat itxaropenaren eta konfiantzaren hitzaldia izan zen, oraingo momentuaren zailtasunak gainditzeko", esan du.

PP: 'Hurbileko hitzaldia izan zen, errealista, egungo arazoen errealitateari atxikia'
PP: 'Hurbileko hitzaldia izan zen, errealista, egungo arazoen errealitateari atxikia'
PP: 'Hurbileko hitzaldia izan zen, errealista, egungo arazoen errealitateari atxikia'

1:01

PSOEk, bestalde, "erregeak herritarrek eskatzen dituzten balore etikoekin duen konpromiso sendoa" nabarmendu du, eta instituzio demokratikoaren berritzearekin aurrera jarraituko duela espero du.

Cristina Narbona sozialisten presidenteak esan duenez, erregeak elkartasuna eta ardura erakutsi du covid-19aren biktimekiko eta pandemiaren kontra borrokatu dutenekiko.

Narbonarentzat, ezohiko egoera honetan, erregeak etorkizunean konfiantza duela transmititu du, "erantzukizuna eta gure instituzioetan eta bizitzen ari garena gainditzeko gure ahalmenean sinesten duela erakutsiz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE Espainiako Felipe VI.a Espainia Gabonak EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi