Politika -

Presoak

Iruñeko kartzelara gerturatuko dute Joxe Javier Arizkuren, Logroñora beharrean

Bestalde, iragarri dute Alberto Lopez de la Calle, Luis Mariñelarena, Manex Zubiaga, Gotzon Aranburu eta Juan Manuel Intziarte Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara eramango dituztela.

Iruñeko kartzelara gerturatuko dute Joxe Javier Arizkuren, Logroñora beharrean. Argazkia: EFE
Iruñeko kartzelara gerturatuko dute Joxe Javier Arizkuren, Logroñora beharrean
Iruñeko kartzelara gerturatuko dute Joxe Javier Arizkuren, Logroñora beharrean. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak erabaki du Joxe Javier Arizkuren Ruiz presoa Iruñeko kartzelara gerturatzea, Logroñokora eraman beharrean.

Barne Ministerioak ostiral honetan eman du erabaki horren berri. Bestalde, iragarri du beste bost preso hurbilduko dituztela Euskal Herrira edo gertu dauden espetxeetara: Alberto Lopez de la Calle, Luis Mariñelarena, Manex Zubiaga, Gotzon Aranburu eta Juan Manuel Intziarte, hain zuzen ere.

Bost preso horiek lehenengo gradutik bigarrenera pasatuko dira, Espetxe Zuzendaritzak zehaztu duenaren arabera. Arizkurenen kasuan, ez dute argitu zein gradutan egongo den.

Azaroaren 29an Murtziako presondegira eraman zuten Arizkuren, bihotzekoa izan ostean. Orduan jakinarazi zuten Logroñora gerturatzeko asmoz zebiltzala, baina irizpidea aldatuta, azkenean Iruñera hurbilduko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak