Politika -

Bakea eta Bizikidetza

Ahotsak: "Gure metodologia baliagarria da lortzeke dauden akordioak bilatzeko"

Bakearen aldeko emakumeen plataformaren ustez, "ezberdinen arteko akordioak bilatu, eta kontsentsu minimo horiekin aurrera egitean kontaketa bateratu eta inklusibo bat lortuko da.

Zabaleta eta Altzelai, atzean Kontxi Bilbao dutela, txostenaren aurkezpenean. Argazkia: EITB
Zabaleta eta Altzelai, atzean Kontxi Bilbao dutela, txostenaren aurkezpenean.
Zabaleta eta Altzelai, atzean Kontxi Bilbao dutela, txostenaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake eta bizikidetza alorrean Euskal Herrian "lortzeke dauden" akordioak bilatzeko, Ahotsak—2002an sortutako bakearen aldeko emakumeen plataforma— mugimenduaren esperientzia eta metodologia "baliogarria" dela aldarrikatu dute gaur plataforma horretako kide diren Gemma Zabaleta buruzagi ohi sozialistak eta Nekane Altzelai EAko legebiltzarkide izandakoak.

Zabaletak eta Altzelaik prentsaurrekoa eskaini dute "Ahotsaken esperientzia: Emakumeak elkarrizketaren alde euskal gatazkan" izeneko txostena aurkezteko eta horren inguruko gogoeta egiteko. Txostena Maria Villellas Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko  Escola de Cultura de Pauko ikerlariak egin du (bideokonferentzia bidez azaldu ditu txostenaren nondik norakoak.

Villellasen esanetan, Ahotsak plataforma "aitzindaria" izan zen Euskal Herriko arlo eta alderdi ezberdinetako (PP eta UPN alderdietakoak izan ezik) emakumeak bildu zituelako. 

"Ahotsakek aurreiritzirik gabeko elkarrizketa baten aldeko apustua egiteko beharra planteatu zuen", esan du, eta plataformaren jatorria gogorarazi du, Gema Zabaleta legebiltzarkide sozialista eta Jone Goirizelaia EH bilduko legebiltzarkidearen "hurbilketa" baten bidez. Gainera, ekimen honek elkarrizketa posible zelako apustua egin zuela azpimarratu du, "ezberdinen arteko akordioak bilatzeko metodologiaren bidez" eta "ideologia ezberdinetako emakumeak mugiaraziz".

"Kalteak eta oztopo erlazionalak apurtzea lortu zuen", azpimarratu du, eta gatazka esperientzietan dauden emakumeek "ekimen honetatik ikas dezaketela" adierazi du; horregatik, ezagutza hori transmititzea "garrantzitsua" dela esan dute.

Halaber, txostenak defendatzen duenez, "ETArekin amaitzeko egungo egoera ez zen posible izango Ahotsak bezalako plataformek bidea urratu izan ez balute".

"Ahotsakek etorkizunerako balio du"

Bestalde, Gemma Zabaletak berretsi du Ahotsaken esperientziak "indarrean" jarraitzen duela eta etorkizunerako "baliagarria dela", "desadostasun politiko handiak" bizi diren une honetan, non positiboa den emakumeek beren iritzia ematea "gertatzen ari denari buruz" oraindik "gainditu gabeko irakasgaiak" geratzen diren "eremuetan, hala nola bizikidetza maila "handiagoak lortzea edo iraganaren kontakizuna eraikitzea".

Bere ustez, "ikuspegi eta jarrera politiko eta sozial desberdinetatik akordioak lortzeko, adostasunak eraikitzeko eta gutxieneko adostasun horien gainean aurrera egiteko jarrera, ziurrenik, metodologia bat izango da, euskal gizarteak gertatutakoari buruzko begirada eta kontakizun partekatu eta inklusiboa izan dezan", eta horrek, bere ustez, "bizikidetza eta politikaren osasun-maila hobetzen lagunduko du".

Bestalde, Nekane Altzelaik iragarri du abenduaren 2an Foro Sozialak antolatutako jardunaldi bat egingo dela Donostian, "Emakumeak bake prozesuetan. Nazioarteko esperientziak", Nazio Batuen ebazpenaren hogeigarren urteurrena dela eta; ebazpen horrek "emakumeek bake-negoziazioetan eta gatazken osteko berreraikuntzan parte hartzearen" alde egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak EH Bildu EA PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Feminismoa