Politika -
Donostia
Loiolako kuarteletako militarrak Hipikara lekualdatuko dituzte
Hala, Espainiako Lurreko Armadak Gipuzkoako hiriburuan jarraituko du, EAJk Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa gauzatuta ere.
agentziak | erredakzioa
Donostiako Loiolako kuartelean dauden 500 militarrak Hipikako eremura lekualdatuko dituzte, gaur egun dauden tokitik oso gertu, Udalak militarren egungo lur sailak etxebizitzak eraikitzeko eskuratu ostean.
Espainiako Defentsa Ministerioak gaur jakinarazi duenez, Espainiako Lurreko Armadak Gipuzkoako hiriburuan jarraituko du, EAJk 2021eko aurrekontu orokorrak babesteko egungo kuartelaren lur-sailak eskualdatzea adostu ostean.
Donostiako Udalak 2.000 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Loiolan, hiriak historikoki lur-sail horiek hiri erabilerarako eskatu izan ditu eta.
Kuartela 1926an eraiki zuten eta 2.000 militar izatera iritsi zen, baina gaur egun 500 inguru daude, Espainiako Armadako iturrien arabera.