Politika -

Auzitegi Nazionala

Jaione Jauregi espetxeratzeko agindua eman du epaileak

1981ean ETAk egindako hilketa baten harira eskatu zuen Auzitegi Nazionalak Jauregiren estradizioa, eta igandean eraman zuten Belgikatik Madrilera.

Jaione Jauregi Espainiako polizien esku. Argazkia: EFE
Jaione Jauregi Espainiako polizien esku.
Jaione Jauregi Espainiako polizien esku. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako agintariek Espainiaren esku utzi ostean, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Jaione Jauregi ETAko kide ohia behin-behinean espetxean sartzeko agindua eman du astelehen honetan.  

1981ean, ETAk Ramon Romeo teniente koronela hil zuen Bilbon, eta atentatu hartan parte hartu izana leporatzen diote. Auzitegi Nazionalak 2019ko urrian agindu zuen Jauregi nazioartean bilatzeko eta atxilotzeko agindua.  

Europa Press agentziak zabaldu duenez, Fiskaltzak behin-behinean kartzelan sartzeko eskatu du. Defentsak, berriz, libre utz dezatela galdegin du, egozten zaizkion delituak preskribatuta daudela argituta. Bestalde, Jauregik esan du ez zuela eraso hartan parte hartu, eta azpimarratu du ez dela Justiziarengandik ihesean ibili, azken urteetan Belgikan bizi izan dela gogoratuta.

Jauregi igandean estraditatu zuten eta gaur eguerdian eraman dute epailearen aurrera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Belgika ETA Eguneko albisteak Albisteak