Politika -

Kartzela politika

ETAko beste bost preso gerturatuko dituzte, eta hirugarren gradua emango diote bati

Lau preso Gaztela Leonera eramango dituzte, eta hirugarren gradua jaso duenak Martutenen amaituko du zigorra.

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak ETArekin lotutako bost preso Euskal Herrira gerturatzea eta seigarren bati hirugarren gradua ematea eta Donostiara eramatea erabaki du.

Erabakiak Andaluziako bi presori (Euskal Herritik urrunen daudenak), Extremadurako beste bati, Salamancako bati, eta Galiziako beste bati eragiten die, Espetxe Zuzendaritzako iturrietatik jakinarazi dutenez.

Espainiako Gobernuan Pedro Sanchez dagoenetik gaur arte, 110 dira lekualdatu dituzten ETAko presoak, Espainiako Estatuan dauden 197etatik. Horietatik 12 hirugarren graduari esker lekualdatu dituzte.

Egoitz Coto Etxeandia Granadan dago preso, eta Kantabriako El Duesora eramango dute. 2002ko azaroaren 26an sartu zuten preso, eta 2017ko azaroan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Algecirasetik (Cadiz) Leonera eramango dute Angel Maria Lopez Anta. 2010eko otsailaren 18tik dago preso eta 2024ko abenduan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Aitor Olaizola Baseta Caceresko presondegitik Palentziako La Moralejara eramango dute. 2001eko martxoaren 30ean sartu zuten preso, eta 2023an beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Zigor Bravo Saez de Urabainek Teixeiroko (A Coruña) espetxea utzi eta Burgoskoan beteko du zigorra, eta 2006ko abuztuaren 11n sartu zutenez, 2027ko abuztuan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Salamancako Topas espetxetik atera eta Burgoskora eramango dute Gregorio Vicario Setien, eta 2006ko apirilaren 5etik preso dagoenez, 2036ko urtarrilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Espetxe Zuzendaritzak, bestalde, hirugarren gradua eman dio Emilio Salaberria Etxebesteri. El Duesoko tratamendu batzordearen proposamena bete eta Martutenera eramango dute zigorra amaitzera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak