Politika -

Auzitegi Nazionala

Belgikak Natividad Jauregi Espainiaratuko du

ETAk 1981ean egindako atentatu bat egotzita eskatu zuen Auzitegi Nazionalak Jauregiren estradizioa. Oraingoz ez dute datarik zehaztu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Justiziak Natividad Jauregi ETAko kide ohia Espainiaren esku utziko du. Kasazio Auzitegiak atzera bota du defentsako abokatuek Auzitegi Nazionalaren euroaginduaren aurka aurkeztu zuten helegitea, EFE agentziak zabaldu duenez.  

Errekurtso gehiago jartzeko aukerarik ez dagoela eta, kasua itxitzat eman dute. 1981ean Ramon Romeo teniente koronelaren hilketan parte hartu izana leporatzen diote.   

Estradizioa noiz gauzatuko den ez dute zehaztu, baina araudiaren arabera, erabakia hartu ostean gehienez 10 egun daude horretarako. Alabaina, euroaginduaren kontra agertuz gero,  prozedura bi hilabetez luza daiteke.

Auzitegi Nazionalak hainbat aldiz eskatu du Jauregiren estradizioa: 2004an, 2005ean eta 2015ean igorri zituen euroaginduak. Belgikak denak bota zituen atzera, atxilotuaren oinarrizko eskubideak urratuko zirela argudiatuta.

Romero 1981ean hil zuen ETAren 'Bizkaia' taldeak, eta eraso hartan beste bost polizia zendu ziren.

Jauregik 1979an egin zuen ihes. Frantzian eta Mexikon bizi ostean, Belgikara joan zen 2003an, eta 2013tik Ganten bizi da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Belgika ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin