Politika -

Ormaiztegi

Kutxazain bati su eman diote eta Iñaki Bilbao presoaren aldeko pintadak egin dituzte

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du 06:00etan Ormaiztegiko Euskadiko Kutxaren bulegoaren kontra egindako erasoaren harira.

"Txikito SOS" pintada egin dute bulegoaren horma batean. Argazkia: Goierriko Hitza
"Txikito SOS" pintada egin dute bulegoaren horma batean.
"Txikito SOS" pintada egin dute bulegoaren horma batean. Argazkia: Goierriko Hitza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Euskadiko Kutxaren bulegoaren aurkako erasoa izan da gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Kutxazainari su eman diote eta Iñaki Bilbao Txikito presoaren aldeko pintadak egin dituzte bulegoko horma batean.

Iturrion arabera, 06:00ak aldera izan da erasoa. Etxean egindako lehergailu bat jaurti omen dute, eta horrek sua eragin eta bulegoaren sarrerako kristala apurtu du. Horrez gain, hormetako batean "Txikito SOS" dioen pintada egin dute.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Iñaki Bilbao ETAko presoak "independentzia eta sozialismoa eskatzeko gose eta egarri greba" abiatu zuen azaroaren 2an. Horren harira, Sortu alderdiak ohar batean adierazi zuenez, "ekimenak ez du zentzurik, interpelazio edota eskaera gauzagarririk ez duenez gero, eta ez du zerikusirik ezker abertzalearen kultura politiko historikoarekin zein gurean gure herriarekiko konpromisoa jorratzeko baliatu izan ditugun moldeekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoako albisteak Presoak bideoak Laboral Kutxa albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa