Politika -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Bidenekin "Espainiak AEBetan aliatu bat izatea" espero duela esan du Chivitek

Twitterren argitaratutako mezu batean, Nafarroako presidenteak zoriondu egin du Joe Biden AEBko presidente hautatua.

Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean: EFE.
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea.
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean: EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak espero du Joe Biden Etxe Zurian izanda "Espainiak eta Europak aliatu bat izatea berriz ere AEBetan".

Twitterren argitaratutako mezu batean, Nafarroako presidenteak zoriondu egin du Joe Biden AEBko presidente hautatua bere garaipenagatik.

Iñigo Urkullu lehendakariak ere zorion-mezua igorri dio Joe Biden AEBko presidente aukeratu berriari, sare sozialen bidez, eta bi herrien arteko "harremanak sendotzeko eta Euskadiren interesak defendatzeko" lanean jarraituko duela adierazi du.

Hainbat estatutan boto-zenbaketa oraindik amaitu ez bada ere, Pensilvanian garaipena baieztatu ondoren, atzo arratsaldean jakin zen presidentetza eskuratu zuela hautagai demokratak.

"Etapa berri bat hasten da. Etapa honetan harreman transatlantikoak eta aldeaniztasuna indartzea espero dugu", esan du Urkulluk bere zorion-mezuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu PSN Ameriketako Estatu Batuak Europa Espainiako Gobernua Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Joe Biden