Politika -

GIPUZKOA

Tolosako sozialisten egoitzan egindako pintaketak salatu ditu PSE-EEk

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten presidenteak sare sozialen bidez salatu duenez, "arau demokratikoak onartu gabe jarraitzen dute batzuek".

PSE-EEren Tolosako egoitza, gaur. Argazkia: @PSETolosa
PSE-EEren Tolosako egoitza, gaur.
PSE-EEren Tolosako egoitza, gaur. Argazkia: @PSETolosa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur gauean Tolosako sozialisten egoitzan egindako pintaketak salatu ditu PSE-EEk. 'Diktadura burgesaren arduraduna' esaldia idatzi dute eraikinaren aurrealdean.

PSE-EEk txio batean esan duenez, 130 urte baino gehiago daramatzate "askatasunaren, justiziaren eta elkartasunaren alde lanean", eta bide horri eutsiko diote.

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten buruak ere sare sozialetan salatu du pintaketa. Horren hitzetan, "berriz ere, batzuek erakusten dute arau demokratikoak onartu gabe jarraitzen dutela". 

PSE-EEren ikurra "askatasuna" dela eta horrelako "eraso larriak" ez dituztela onartuko adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Tolosa EAE PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza