Politika -

Gante

Natividad Jauregi Espainiaratzea onartu du Belgikako justiziak

"80ko hamarkadan, ETAko kide zenean, egindako atentatuenagatik" eskatu du Espainiak Jauregiren estradizioa. Halere, haren abokatuek aurreratu dute helegitea aurkeztuko dutela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Natividad Jauregi Espainiaratzea erabaki zuen ostegunean Ganteko Auzitegiak (Belgika). "80ko hamarkadan, ETAko kide zenean, egindako atentatuenagatik" eskatu du Espainiak Jauregiren estradizioa, eta haren abokatuek iragarri dute erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko dutela.

"Erabakia ez da behin-betikoa. Errekurtsoa aurkeztuko dugu Kasazioko Auzitegian, esan du Paul Bekaert abokatuak. Oraindik, ordea, ez dute horretarako hitzordurik, baina "aste batzuk barru" izatea espero du.

2004an, 2005ean eta 2015ean Belgikako justiziak errefusatu egin zuen Jauregi Espainiaratzea, haren eskubideak urratu zitezkeelakoan. Aldiz, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak arbuiatu egin zuen argumentua, "Belgikako justiziak ez zuelako arrisku hori sakon aztertu".

Belgikako justiziaren aurkako helegite hori ETAk 1981ean hil zuen Manuel Romeo militarraren familiak ezarri zuen.

Giza Eskubideen Auzitegiak biktimaren familia indemnizatzera zigortu zuen Belgika. Horren aurrean, Ganteko Auzitegiak hasiera batean hartutako erabakia berraztertu du, eta estradizioa onartzea ebatzi du azkenean.

Azkenekoz, 2016an atxilotu zuten Jauregi Belgikan, Auzitegi Nazionalak hala eskatuta. Gutxira, aske utzi zuten Ganten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Brusela Belgika Justizia Unibertsala Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak