Politika -

Gipuzkoa

Zubietako kartzela eraikitzeko lanak 2021eko apirilean hasiko dira

Espetxe berria eraiki ostean, Martutenekoa behera botako dute etxeak egiteko. Lanak 22 hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute.

Martuteneko espetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Martuteneko espetxea.
Martuteneko espetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martuteneko kartzela ordezkatuko duen Zubietako espetxe berria 2021eko bigarren hiruhilekoan hasiko dira eraikitzen, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak gaur iragarri duenez.

Iragarpena Senatuan egin du, Maria Isabel Vaquero EAJko senatariaren galdera bati erantzunez. Espetxe berriari buruzko xehetasunak komunikabide bati asteburuan eskainitako elkarrizketa batean eman izana aurpegiratu dio.

Halaber, Vaquerok kritikatu du Espainiako Gobernuak oraindik ez duela argitu noiz eraitsiko duten Martuteneko kartzela. Lurzoru horretan etxebizitza sozialak eraikitzea da asmoa.

Horrez gain, gogora ekarri du 2011n iragarri zutela Zubietan kartzela berria egiteko proiektua, baina harrezkero obraren abiatzea hainbat aldiz atzeratu dutela.

Marlaskak esan du Zubietako espetxea eraiki ostean itxiko dutela Martutenekoa, baina ez du data zehatzik aipatu.

Zubietako kartzela egiteko 41 milioi euro gastatuko dituzte, lanak 2021eko bigarren hiruhilekoan hasiko dira eta 22 hilabetez luzatuko dira.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak