Politika -

Katalunia

Tsunami Democraticen aurkako operazioa abiatu du Guardia Zibilak

Alderdi eta erakunde independentistekin lotutako pertsonak atxilotu dituzte, Quim Torrak zuzendutako Kataluniako Gobernuko buruekin adostuta, prozesu subiranista finantzatzeagatik.

Tsunami Democratic plataformaren protesta. EFEren artxiboko argazkia
Tsunami Democratic plataformaren protesta
Tsunami Democratic plataformaren protesta. EFEren artxiboko argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Tsunami Democratic plataforma osatu zuen taldearen aurkako operazioa abiatu du asteazken honetan, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez. Plataforma hori arduratu zen proces auziko buruzagiak zigortu zituen sententziaren aurkako protestak kudeatzeaz.

Aurreikusitakoaren arabera, hainbat pertsona atxilotuko dituzte, zenbait enpresaburuk Tsunami Democraticekin izandako loturagatik. Iturri horien arabera, sare horrek aplikazio eta sare sozial ezberdinak erabili zituen manifestazio jendetsuak antolatzeko. Protesta horien helburua zen Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten kontra emandako epaia salatzea.

Horrekin lotuta, alderdi eta erakunde independentistekin zerikusia duten pertsonak atxilotu dituzte gaurkoan, Quim Torrak zuzendutako Kataluniako Gobernuko buruekin adostuta, prozesu subiranista finantzatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak