Politika -

Koronabirusa

Etxeratze-aginduaren kudeaketa erkidegoen esku utziko du Espainiako Gobernuak

Alarma-egoera luzatzeko dekretua azaroaren 9an sartuko da indarrean eta egun horretatik aurrera Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egongo dira etxeratze-aginduari buruzko erabakiak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen esku utziko du etxeratze-aginduaren kudeaketa azaroaren 9tik aurrera. Hala dago jasota alarma-egoera luzatzeko gaur onartu duen dekretuan. Ezustekorik ez bada, Kongresuak datorren ostegunean berretsiko du agindua.  

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara ezarri dute.  Azaroaren 9tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egongo da neurri hori mantentzea edo baliogabetzea.

Alabaina, gobernu autonomikoek inolako erabakirik hartuko ez balute, "etxeratze-aginduak egungo baldintzetan jarraituko du indarrean".     

Espainiako Gobernuak alarma-egoera sei hilabetez luzatu nahi du, Alderdi Popularra eta oposizioko beste talde asko, tartean neurri horren alde bozkatu dezaketenak, iraupen horren aurka agertu dira, gehiegizkoa dela iritzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera