Politika -

Katalunia

Trapero absolbitu dute ez zuelako Kataluniako prozesuarekin loturarik izan

Bi magistratuk absoluzioa babestu dute, baina Concepcion Espejel gai penaletarako aretoaren presidenteak epaiaren aurkako boto partikularra eman du.

Josep Lluis Trapero epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Josep Lluis Trapero epaiketan.
Josep Lluis Trapero epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen maiorra eta Cesar Puig eta Pere Soler Mossoen buruzagi politiko ohiak absolbitu ditu Kataluniako prozesu independentistaren auzian. Era berean, Teresa Laplana intendentea absolbitu du auzitegiak.

Komunikabideon arabera, Ramon Saez Valcarcel eta Francisco Javier Vieira magistratuek absoluzioa babestu dute, baina Concepcion Espejel gai penaletarako aretoaren presidenteak epaiaren aurkako boto partikularra eman du.

Ez da erabaki irmoa, eta aldeek helegitea aurkezteko aukera dute orain. Epaia Fiskaltzaren tesiaren kontrakoa da. Hasiera batean, Ministerio Publikoak Mossoen buruzagiei matxinada leporatu zien, baina epaiketaren azken fasean akusazioa aldatu zuen, Auzitegi Gorenak politikari independentisten aurkako epaian ezarritako irizpideari jarraituz. Horrela, sedizioa egotzi zien.

Era berean, fiskalek desobedientziagatik zigortzea planteatu zuten, baina Auzitegi Nazionalak atzera bota eta laurak absolbitu ditu.

Gai penaletarako aretoak asteazken honetan eman die aldeei epaiaren berri, baita sententziaren kopia digitala ere. Horren arabera, Auzitegi Nazionalak ebatzi du ez dagoela Trapero prozesu independentistarekin lotzen duen elementurik.

Epaiak jaso duenez, ez zuen sediziorik egin, ezta desobedientziarik ere, eta ez dute frogatu Traperok eta gainerako akusatuek Espainiako epaitegien aginduak betetzea oztopatu zutenik.

La resolución explica que no hay elemento incriminatorio alguno, resultado de la prueba, que revele un acuerdo entre los acusados para constituirse en instrumento del proceso independentista y poner el aparato policial dependiente de la Generalitat a su servicio, ni tampoco entre los acusados, o alguno de ellos, y las personas condenadas en el juicio ante el Tribunal Supremo como coautores del delito de sedición o con otros organizadores de la preparación y ejecución del referéndum.

Fiskaltzak, aitzitik, 10 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu zuen, Mossoek Kataluniako prozesu independentistan, 2017ko udazkenean, jokatu zuten paperagatik.

Auzia epaiaren zain geratu zen ekainaren 17an, baina COVID-19ak eragindako konfinamenduak saioak eten zituen. Auzitegi Gorenak ezarritako irizpidea ez du jarraitu Auzitegi Nazionalak ebazpenean. Gorenak 12 buruzagi independentista zigortu zituen 2019ko urrian.

Traperoren lana aztertu dute epaiketan, baita paraleloan Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronelaren lanarekin alderatu ere, azkena U-1ko erreferendumean Poliziaren dispositiboaren arduraduna izan baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia gaur Politika Kataluniako erreferenduma Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean