Politika -

Komunikazioa

Eusko Jaurlaritzak Andoni Aldekoa proposatuko du EiTBko zuzendari izateko

Aldekoa kazetaria da ogibidez eta Euskalduna Jauregia zuzentzen du 2017tik. Urkulluren Komunikazio aholkularia eta Iñaki Azkunaren kolaboratzaile estuenetakoa izan zen.

Radio Euskadin, Radio Vitorian eta ETBn lan egin zuen. Argazkia: EiTB.
Andoni Akdekoa
Radio Euskadin, Radio Vitorian eta ETBn lan egin zuen. Argazkia: EiTB.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Aldekoa Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzentzeko hautagai izendatzea proposatuko dio Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Legebiltzarrari datorren asteartean, Maite Iturberen ordez, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Proposamenak aurrera egingo du ziurrenik, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa baitute Eusko Legebiltzarrean.

Lanbidez kazetaria da Aldekoa, eta Radio Euskadin, Radio Vitorian eta ETBn egin zuen lan, besteak beste. Gaur egun, Bilboko Euskalduna Jauregia zuzentzen du 2017ko otsailetik, 2015eko urritik urte horretara arte Iñigo Urkullu lehendakariaren Komunikazio aholkularia izan ondoren.

Aurretik, erantzukizuneko lanpostuak bete zituen 16 urtez Bilboko Udalean, arlo ekonomikoari, politikoari eta komunikazio instituzionalari lotuta. Denbora horretan, Iñaki Azkuna (EAJ) alkatearen kabineteko zuzendaria izan zen.

Kazetaritzan lizentziatua, gerentzia politikoan, plangintza estrategikoan eta komunikazio politikoan espezializatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilboko azken albisteak Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak EAE Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak EITB