Politika -

DINA AUZIA

Iglesiasek ezin du ulertu Dina auziagatik inputatzea: "Ezinezkoa da, ez da izango"

Sanchezen Gobernua bertan behera uzteko bitarteko "guztiak" erabiltzea leporatu dio Iglesiasek eskuinari.

Pablo Iglesias, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias, Diputatuen Kongresuan
Pablo Iglesias, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Podemoseko buruak ziurtatu duenez, ezin du ulertu, "ezta hipotesi moduan ere", Dina auziagatik inputatzea. "Erabat ezinezkoa da, ez dute egingo" azpimarratu du Rac 1 irrati kateari eskainitako elkarrizketan.

Izan ere, Villarejo auzia ikertzen ari den Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak Pablo Iglesias ikertzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari, hainbat delitu leporatuta. Dina Bousselham Iglesiasen aholkulari ohiaren sakelakoaren lapurreta dago eskari horren atzean. Beste delitu batzuen artean, salaketa faltsua jartzea egotzi dio epaileak Podemoseko buruzagiari.

Ildo horretan, "pentsaezina" izango litzatekeela esan du. Alderantziz, "parekorik gabeko zuzenbide urraketa" litzatekeela uste du, Espainian oraindik "inor ez dutelako zigortu eta inputatu euren ideiengatik soilik".

Beraz, Auzitegi Gorenak eskaria errefusatuko duela uste du. "Mundu guztiak irakur dezake" epaileak "espioitza kasu honetan" Auzitegi Gorenari egindako adierazpen arrazoitua. "Estatuko estoldek zelatatu nindutelako ni ikertzea da planteatzen ari direna. Pentsaezina", zehaztu du.

Iglesiasek nabarmendu duenez, bere alderdiak "jazarpena" eta "estolden" maniobrak pairatzen ditu, Gobernu koalizioa osatzea saihesteko. Gainera, kereila guztiak artxibatu arren, "Fake news" ekin batera alderdiari kalte egiten dion "kontakizuna" sortzen dela deitoratu du.

Azken urtean bere alderdia "jazarpena" eta "estolden" maniobrak pairatzen ari dela salatu du, koalizio gobernua osatu zedin saihesteko. Kereila guztiak artxibatzen badituzte ere, kereilek eta "fake news" deiturikoek alderdia kaltetzen duten "errelato" bat osatzen dutela deitoratu du.

Gainera, Gobernua erorarazteko baliabide guztiak, "legezkoak eta legez kanpokoak", erabiltzea leporatu dio Iglesiasek eskuinari.

Bestalde, Pablo Iglesiasen errugabetasunaren inguruan galdetuta, "lasai" dagoela esan du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia ministroak. "Lasai nago Pablo Iglesiasen errugabetasunari dagokionez", amaitu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Pablo Iglesias politikari ohia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak