Politika -

Lege erreforma

Gurasoen baimenik gabe abortatu ahal izango dute 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek

Monteroren esanetan, Gobernuaren helburua da emakume guztiek beren gorputzarekin lotutako erabakiak hartzeko eskubidea izatea.

Irene Montero Berdintasun ministroa. Argazkia: EFE
Irene Montero Berdintasun ministroa
Irene Montero Berdintasun ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Berdintasun ministroak asteazken honetan iragarri du Espainiako Gobernuak 2015ean onartutako abortuaren legea berritzeko lehen urratsak eman dituela. Horrela, 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek ez dute gurasoen baimenik beharko haurdunaldia eteteko.

Diputatuen Kongresuan, Berdintasun Batzordearen aurrean, egindako agerraldian Monterok aurreratu du sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legean zenbait aldaketa egingo dituztela, besteak beste, antisorgailuekin zerikusia duten "berritasunak" kontuan hartu eta sexu eta ugal-heziketa sustatuko dituztela.

Monteroren esanetan, Gobernuaren helburua da emakume guztiek beren gorputzarekin lotutako erabakiak hartzeko eskubidea izatea.

Hori lortzeko, beharrezkotzat jo dute 2015ean PPren Gobernuak onartutako lege erreforma indargabetzea. Hain zuzen ere, urte horretan erabaki zuen PPk 16 eta 18 urte bitarteko emakumeek gurasoen baimena behar izatea haurdunaldia eten nahi izatekoan.

Gainera, Monterok aurreratu du sexu heziketa indartu nahi dutela, emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza libreak izan ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak